Leitzaran bailararen hegalean, Andoainen gaude; Donostiako hondartzetatik 15 Km-ra. Txertota naturan bertan dago eta 30000 m2ko lursailak paisaia ederrak, lorategiak, fruta-arbolak eta abereentzako larreak ditu. Bertan gozatu ahal izango duzu lasaitasunaz eta paisaiaren freskuraz
Halaber, gela erosoak eta kalitatezko jatetxea ditu, eta bertan, aurreko belaunaldien eskarmentua oinarri harturik, maitasuna, produktu bikainak eta langileen profesionaltasuna uztartzen dira. Gure nahia da Txertotara datorrena pozik joatea eta hemen bizitakoaren berri lagunei ematea
Horri esker, kalitatea eta azpiegiturak hobetzeko motibazioa lortzen dugu, arrazoizko prezio baten truke gero eta zerbitzu hobeagoa eskainiz.
Bi isuriko teilatua duen eraikin angeluzuzen honek teilatupeko oina, etxabea eta sotoa edo upeltegia ditu. Teilatupeko oinean bainugela eta telebista duten logelak daude. Etxabean 100 lagunentzako lekua duen Taberna-Jatetxea dago eta upeltegian botilen biltegia.
1994an hasi ginen familiaren baserria (XVIII. mendekoa) konpontzen eta hiru urte beranduago, 1997ko otsailaren 7an, zabaldu genituen instalazioak gure produktuak dastatu eta logela atseginetan atseden hartu ahal izateko.
Oporrak:
- Uztailaren 3tik uztailaren 13ra arte.
- Abenduaren 19tik urtarrilaren 18ra arte.
Jatetxea:
- Asteko atseden-egunak: igande gauak eta astelehenak.
- Lazarotik maiatzera jatetxea itxita egongo da gauean asteartetik ostegunera. Jaiegun bezperetan irekita.
- Jatetxearen ordutegia: 13:00etatik 15:00ak arte / 20:00etatik 22:30ak arte.
- Tabernaren ordutegia: 13:00etatik 17:00ak arte / 20:00etatik 24:00ak arte.
Gelak (ezaugarriak).
- Ez da animaliarik onartzen.
- 3 gela ohe bikoitzarekin.
- 3 gela bi oherekin.
- Ile-lehorgailua.
- Komuna eta telebista.
- Egongela.
- Aparkalekua.
- Jatetxea.
- Asteburuan bazkaldu edo afaldu nahi izanez gero, behar-beharrezkoa da aurretik deitzea.