Txertotara iritsi eta inguruneko lorategiak eta paisaia ikusi bezain laster konturatuko zara aisiaz gozatzeko leku aproposa dela. Kutsaduratik ihes egiteko toki hau Naturaren irudi bizia da eskala txikian.Bertako formak ikustearekin eta hotsak entzutearekin batera, naturan bertan atseden hartzeko aukera izango duzu.
Gure kokalekua dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu guztiak hurbil daude eta halaber Nafarroa eta Iparraldea. Horrexegatik, aisialdirako eta entretenimendurako aukera ugari eskaintzen ditugu itsasoa eta mendia uztartuz.
Txertotaren ingurunean, gure herriko paisaia berdeez gozatu ahal izango duzu eta orobat pilota-partida bat jokatu, baratzea eta sagastiak ikusi, interes berezia duen Leitzaran bailara bisitatu, txuleta on bat jan eta sagardoa edan bertako sagardotegietan edota golfean aritu Txertotatik 500 metrora dagoen Goiburuko zelaian.